Itxi

Baskonia

ENDESA LIGA 2. JARDUNALDIA

Kanaria Handia-Caja Laboral (68-77): garaipena neurketa bero batean

ERREDAKZIOA

Caja Laboralek Kanaria Handia menderatu du 68 eta 77. Pedro Martinez entrenatzailea kanporatua izan da azken laurdenean, nogehiagoka berotuz.

  • Teletovic Kanaria Handiaren aurka. Argazkia: EFE.

    Teletovic Kanaria Handiaren aurka. Argazkia: EFE.

Caja Laboral hobetuz joan da neurketak aurrera egin duen heinean, beharrei egokituz. Dusko Ivanovicen mutilek markagailuan aurretik jartzea lortu dute bigarren laurdenetik aurrera, lehenengoa berdinduta bukatu ostean. Teletovic izan da jokalaririk onena 24 puntu eginez.

Neurketa hasi bezain laster Caja Laboralek zenbait errebote galdu ditu eta lokalek aprobetxatu dituzte markagailuan aurretik jartzeko. Baskoniako defentsa ez da fin ibili lehen laurdenean, hala ere, Ribas ondo aritu da erasoan eta bikain atzekaldean eta Kanaria Handiaren lehen erasoaldiak geldiarazi ditu. Pedro Martinezen mutilak ez dute atsedenik eman eta aurretik jarri dira. Baina Pablo Prigionik lehen hirukoa egin eta gasteiztarrak jokoan sartu ditu.

Bigarren laurdena berdinduta hasi dute bi taldeek. Dusko Ivanovicek konponbideak bilatu nahiean errotazioak egin ditu eta ondo atera zaio. Kanariarren zenbait baloi oparitu dituzte eta gasteiztarrek ez dute aukera galdu. Kanaria Handiaren saskiratze falta eta San Emeterio, Teletovic eta Olesonen bi hirukoek Baskonia atsedenaldiara 31 eta 40 heltzea ahalbidetu die.

10 tantoko desberdintasuna mantendu dute markagiluan neurketa bukatu arte eta horrek lasaitasuna eman dio gasteiztarren jokoari. Olesonek beste hiruko bat lortu du eta azken laurdenera 49 eta 57 heldu dira.

Baina Kanaria Handia bizirik jarraitu du eta desberdintasuna gutxitzen saiatu da. Baskonia, bere aldetik, lehen laurdeneko hutsak errepikatzen hasi da. Gainera norgehiagoka liskartu da epaileak Pedro Martinez entrenatzailea kaleratu duenean. Zaleak ere berotu egin dira epaileen aurka eta osasun zerbitzuek zaletu bat esku-ohean atera behar izan dute neurekta geldiaraziz. Azkenean partida 68 eta 77 bukatu da gasteiztarren alde.

Kanaria Handia-Caja Laboral: 68-77 (15-15) + (16-25) + (18-17) + (18-20)