Itxi

Baskonia

ACBko 4. jardunaldia

Caja Laboral-Valentzia (72-82): Baskoniaren porrota etxean

Erredakzioa

Valentzia hirugarren laurdenean aurreratu da markagailuan eta Ivanovicen taldea ez da garaipena eskuratzeko gai izan.

  • Caja Laboral-Valentzia. Argazkia: EFE

    Caja Laboral Baskoniak 72-82 galdu du Valentziaren aurka. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak ligako bigarren porrota jaso du gaur etxean Valentzia Basket taldearen aurka. Arabarrek 72-82ko emaitzarekin galdu dute.

Etxeko taldeak ondo ekin zion partidari eta lehen hamar minutuen bukaeran bederatzi puntuko abantaila eskuratu zuen (24-15). Bigarren laurdenean, ordea, Valentziak erreakzionatu egin zuen eta gehiago asmatzen hasi ziren. Hau dela eta bi puntuko abantaila soilik izan zuen Baskoniak partida atsedenaldira iritsi zenean.

Aldageletatik bueltan Valentzia Baskonia baino hobea izan zen. Bisitariek asmatu egin zuten saski aurrean eta defentsa gogortu zuten. Baskonia ezinean ari zen. Hirugarren laurdenaren bukaeran aurretik ziren valentziarrak (53-61). Azken laurdenean Caja Laboral saiatu zen markagailuari buelta ematen, baina ez zuten saski aurrean asmatu eta azkenean partida galdu egin zuten (72-82).

Fitxa teknikoa:

72 Caja Laboral (24+13+16+19): Heurtel (3), Oleson (14), Teletovic (23), San Emeterio (8), M. Bjelica (9)-hasierako bostekoa-, Prigioni (2), Seraphin, Ribas, N. Bjelica, Williams (13).

82 Valencia Basket (15+20+26+21): Markovic (13), Martínez (21), Claver (5), Caner Medley (10), Ogilvy (8)-hasierako bostekoa-, Lishchuk (12), Pietrus (3), De Colo (6), San Miguel, Faverani (4).