Itxi

Baskonia

Buesa Arena, 19:30

Asteko hirugarren partida Euroligan

eitb.eus

Baskoniak Zenit San Petersburgo hartuko du gaur. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Radio Vitorian.

  • Alec Peters, en racha

    Alec Peters, en racha. Foto: EFE

TD Systems Baskoniak bertan behera geratu zen Euroligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko du gaur Zenit San Petersburgoren kontra. Neurketa Buesa Arenan izango da arratsaldeko 19:30ean.

Dusko Ivanovicen gizonek azken zazpi egunetan hirugarren neurketa izango dute Europan. Aurreko astean Fenerbahce eta Panathinaikos taldeei irabazi ostean aurrera pasoa eman dute sailkapenean eta gaurko neurketa irabaziz gero play-offetako postuetarako lehian sartuko dira bete-betean.

Talde gasteiztarraren defentsa maila eta kanpoko jaurtiketa asko hobetu da azken partidetan, gainera jokalari batzuk erabakigarriak izaten ari dira orain, esaterako Alec Peters, Luca Vildoza eta Pierrià Henry.

Zenitek lau neurketa jokatu gabe ditu coronabirusaren ondorioz, eta jokatutako sei partidetan bi garaipen eta lau porrot dituzte errusiarrek; jokalariei dagokionez Kevin Pangos, Will Thomas eta Billy Baron dira aipagarrienak.