Publizitatea
Itxi

2020/11/23

22:22

Baskonia

3. JARDUNALDIA

Zenitek Baskoniaren bolada ona eten du (70-77)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ivanovicen taldeak hirugarren garaipena lortu nahi zuen jarraian Euroligan, play-off postuetara hurbiltzeko, baina ezin izan du.

  • Achille Polonara Vitaly Fridzonen sarrera bat oztopatu nahian.

    Achille Polonara Vitaly Fridzonen sarrera bat oztopatu nahian. Argazka: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

TD Systems Baskoniak 70-77 galdu du Fernando Buesa Arenan, Zenit San Petersburgo Errusiako taldearen aurka, eta porrot horrek geldiarazi egin du berriro Euroligako fase erregularreko lehen zortzi postuetara hurbiltzeko ahaleginean, eta balantze negatiboarekin utzi du (4-5).

Euroligako hirugarren jardunaldiari zegokion lehia izan dute gaurkoan gasteiztarrek, bere garaian bertan behera geratu zena Zeniteko hainbat jokalarik positibo eman zutelako COVID-19an.
Arabarrek hirugarren garaipena lortzea espero zuten etxean zazpi egunen buruan, iragan astean Fenerbahce eta Panathinaikosi nagusitasunez irabazi ondoren, baina ez  dute izan Zenit azpiratzeko adina freskotasunik ez erasoan, ez defentsan.
Neurketaren hasieran hutsegiteak izan dira protagonista bi taldeen aldeetik, eta lehen laurdenaren amaierako markagailua horren adierazle garbia izan da (13-10, 10. min). Gainera, Vildozari adierazitako falta biak oso albiste txarrak izan dira Dusko Ivanovicen taldearentzat.
Zenitek baloi ugari galdu ditu hastapenean (5), baina apurka-apurka hobetu egin du bere jokoa, eta Pangosen eta hirukoen eta Poythressek saskipean egindako lanaren eskutik lehiaren ekimena bereganatu du, eta sei puntu goitik iritsi da atsedenaldira (28-34).
Ivanovicek bereak estutu ditu aldageletan, eta Giedraitisek bultzatuta (8 puntu) neurketaren kontrola berreskuratu dute, baina markagailuan besterik ez, jokoari dagokionez bisitariak erregularragoak baitziren, eta hiruko jaurtiketei esker aurretik iritsi dira azken laurdenera (51-56).

Azken hamar minutuen hasiera ez da batere ona izan Baskoniaren aldetik. Zubkoven hiruko batek eta Gudaitisen bi gehi bateko batek aldea hamar puntutik gora eraman dute (51-62), eta horrek sendotu egin du Zenit eta erantzunik gabe utzi du Baskonia.

Fitxa teknikoa:

70 - TD Systems Baskonia (13+15+23+19): Vildoza (11), Kurucs (-), Giedraitis (15), Polonara (8) eta Jekiri (7) -hasierako bostekoa-, Henry (4), Sedekerskis (-), Diop (-), Fall (8), Peters (8) eta Dragic (9).

77 - Zenit St.Petersburgo (10+24+22+21): Pangos (9), Hollins (-), Ponitka (18), Will Thomas (1) eta Gudaitis (13) -hasierako bostekoa- Rivers (3), Fridzon (2), Baron (11), Khvostov (-), Zubkov (6) eta Poythress (14).

Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Fernando Rocha (Portugal) eta Unos Obrknezevic (Serbia). Ez dute inor kanporatu. Teknika adierazi diote etxekoen aulkiari (13. min).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena