Baskonia
EUROLEAGUE
Caja Laboral-Olympiacos: 'Top 16'tik urrats batera
ERREDAKZIOA
Caja Laboralek Euroligako hirugarren garaipena eskuratu nahi du 'Top 16'ean sartzeko.
-
Baskonia Euroligan. Argazkia: EFE.
Caja Laboral Olympiacosen aurka arituko da asteazken honetan 20.00etan ETB-Kn. Irabaziz gero bere hirugarren garaipena izango litzateke Euroligan eta 'Top 16'ean sarrera erdi bermatuta dauka.
Baskoniak fase erregularreko aurreneko bi neurketak irabazi ditu, Fenerbahceren kantxan 66-69 eta Bennet Cantu 81-69 mendean hartua. Gasteiztarrak A taldeko liderrak dira eta Euroligan porrotik izan ez dutenen taldean sartu da, Panathinaikos, CSKA Moscú, FC Bartzelona Regal, Real Madril eta Montepaschi Sienarekin batera.
Caja Laboral eta Olympiacos hamar aldiz aritu dira elkarren kontra Euroligan 2006-2007 denboraldiaz geroztik. Azken 10 neurketetan greziarrek 6 garaipen eskuratu dituzte eta euskaldunek 4.
Ivanovicek gizon guztiak kantxaratzeko aukera izango du, joan den igandean Joey Dorsey pibotak hatz lodiko lesioa sendatu eta Blancos de Rueda Valladoliden aurka jokatu ostean.
Talde greziarrean, Panos Vasilopoulos, Michalis Pelekanos eta Matt Howard min hartuta daude. Lazaros Papadopoulos madrildar ohia zalantza izango da azken unera arte. Hala ere, Ivkovicek Kalin Lucas kantxaratu dezake Fenerbahceren aurka debutatu ondoren.