Itxi

Baskonia

Euroliga

Sasoi onean dauden Efes eta Baskonia, aurrez aurre

eitb.eus

Luca Vildozak ez du jokatuko, minduta jarraitzen du. Partida zuzenean jarraitu Radio Vitorian.

  • Euroligarekin hitzordua

    Euroligarekin hitzordua

TD Systems Baskoniak partida oso zaila du gaur Euroligan. Gasteiztarrek Anadolu Efes taldearen kontra jokatuko dute Istanbuleko Sinan Erdem pabiloian arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Bi taldeak oso momentu onean daude txapelketan, Baskoniak azken lau partidetatik hiru irabazi ditu noren eta Fenerbahceren, Panathinaikosen eta Olinpiacosen kontra eta sailkapenean 5 garaipen eta 5 porrotekin daude play-offetatik gertu.

Turkiako taldeak azken bost partidetan bakarra galdu du eta zazpigarren dira (6-4); eta hori izen handiko jokalariak baja direla, esaterako Vasilije Micic, Bryant Dunston  Rodrigue Beaubois eta Tibor Pleiss.

Dusko Ivanovicen gizonen artean Luca Vildoza baja da, lunbalgia du eta Gasteizen geratu da argentinarra.

FITXA TEKNIKOA

ANADOLU EFES: Larkin, Simon, Anderson, Singleton eta Sanli --ustezko hasierako bostekoa--; Moerman, Balbay, Gecim, Gazi, Tuncer, Micic eta Beaubois.

TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Dragic, Raieste, Giedraitis eta Polonara --ustezko hasierako bostekoa--; Peters, Jekiri, Sedekerskis, Diop, Fall eta Kurucs.

Epaileakl: Lottermoser, Jovcic  eta Petek.

Pabiloia: Sinan Erdem.

Ordua: 17.30