Itxi

Baskonia

Igandea 12:30etan

Caja Laboral-Blusens Monbus: Irregulartasunei akabera ematera

ERREDAKZIOA

Caja Laboralek Blusens Monbus talde galiziarra hartuko du etxean. Obradoirok ez du irabazterik izan Gasteizera bidaiatutako azken bi alditan.

  • Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE.

    Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE.

Talde gasteiztarrak irregulartasunei bukaera eman nahi die eta atseko zein aurreko jokoa hobetu. Garaipena bilatu nahi dute sailkapenean gora egiteko.

Caja Laboral hiru garipen lortu ditu jarraian (Bennet Cantú, Blancos de Rueda Valladolid eta Olympiacos) eta bere helbura Obradoioren aurka hasitako bideari jarraitzea da. Galiziarren oraingoz bi garaipen soilik eskuratu dituzte Endesa Ligan.  Ivanovicen mutilek denboraldi hasiera ona zian dute, baina ez dute CAI Zaragoza edota Valentzia Basketen aurkako akatsak errepikatu behar.

Blusens Monbus, bere aldetik, Gasteizera Lucentumen aurka pairatutako porrota alde batera utzi nahi du. Moncho Fernandezen taldea Oriol Junyent pibotaren baja dauka. Jokalaria giltzarri izaten ari da kanpaina hasieran eta bere falta sumatuko da talde galiziarrean.