Publizitatea
Itxi

2020/12/10

22:53

Baskonia

Euroliga (63-67)

Baskoniak porrota jaso du Maccabiren aurka, partida parekatu baten ostean

Erredakzioa

TD Systems Baskoniak 63-67ko emaitzarekin galdu du Israelgo taldearen kontra jokatu duen Euroligako 13. jardunaldiko neurketa.

  • Baskonia - Maccabi Tel Aviv

    Sedekerskis (Baskonia) jaurtiketa egiten Benderrn (Maccabi) aurrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

TD Systems Baskonia porrota jaso du Maccbi Tel Aviv taldearen aurka (63-67) Buesa Arenan jokatu duen Euroligako 13. jardunaldiko partida. Norgehiagoka parekatua izan da, eta azken minutuetan erabaki da talde bisitariaren alde.

Neurketa erritmo biziarekin hasi da, eta Baskonia horretaz baliatu da kantxan agintzen eta abantailak lortzen hasteko. Achille Polonorak zazpi puntu jarraian lortu ditu, eta defentsa indartsu eta eraginkorraren ondorioz, zortzi puntuko errenta lortu du lehen hamar minutuen amaieran (20-12).

Bigarren laurdenean, ordea, Arabako taldea ez da ondo ibili defentsako lanean, eta Maccabi Tel Avivek 4-16ko partziala eskuratu du: Othelo Hunterrek min handia egin dio Baskoniari taulapean. Momentu txarra bizi izan du Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak, baina Perria Henryren gidaritzapean aldeak murriztu ditu (33-37) atsedenaldira iritsi aurretik.

Atsedenaldiaren ostean, TD Systems Baskoniak lehen laurdeneko maila berreskuratu du. Zoran Dragicek eta Youssoupha Fallek min eman diote Maccbiri. Israelgo taldeak sufritu egin du Scottie Wilbekinen erreferentziarik gabe, baina Chris Jonesek jarraian sartutako bi hirukoek aurretik jarri dute Maccbi Tel Aviv taldea (54-56).

Fall izan da Baskoniaren jokalari onenetarikoa, eta lau falta eginda zituenez Ivanovicek beste aukera batzuk bilatu behar izan ditu senegaldarra ordezkatzeko. Hiruko jaurtiketak sartu ezinda ibili da Baskonia, eta horrek asko baldintzatu du partida. Maccbik, aldiz, hiruko zein biko saskiratzeak nahiko erraz lortu ditu. Parekatuta iritsi da norgehiagoka azken minutura, baina tarte erabakigarri horretan Israelgo taldeak jabetzak hobeto kudeatu ditu eta garaipena erdietsi du (63-67).

Fitxa teknikoa:

63 - TD Systems Baskonia (20+13+21+9): Henry (11), Giedraitis (4), Sedekerskis (6), Polonara (15) eta Fall (14) -hasierako taldea-, Jekiri (2), Peters (4), Diop (-), Dragic (7) eta Kurucs (-).

67 - Maccabi Tel Aviv (12+25+19+11): Wilbekin (5), Bryant (5), Blayzer (2), Bender (2) eta Zizic (4) -hasierako taldea-, Jones (10), Hunter (12), Casspi (-), Dorsey (15), DiBartolomeo (-), Zoosman (-) eta Caloiaro (7).

Epaileak: Luigi Lamonica (Italia), Spiros Gkontas (Grecza) eta Josip Radojkovic (Kroazia). Kanporaturik gabe.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;