Publizitatea
Itxi

2021/01/14

22:01

Baskonia

Euroliga

Bigarren porrota jarraian Baskoniarentzat

A. B. | EITB Media

Arabako taldeak galdu egin du Maccabiren aurka (91-82) jokatu duen Euroligako 20. jardunaldiko partida.

1:52
Maccabi Tel Aviv vs. TD Systems Baskonia
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

TD Systems Baskoniak porrota jaso du Maccabi Tel Aviven aurka (91-82) Israelen jokatu duen Euroligako 20. jardunaldiko partidan. Aste honetan jokatu dituen bi partidak galdu egin ditu talde gasteiztarrak.

Hasiera ona eman dio lehiari Baskoniak (0-6), baina neurketako laugarren minututik aurrera (6-11) Maccabi nagusi izan da kantxan, aldeak murriztea lortu du, baita markagailuan aurretik jartzea ere (17-13). Lehen laurdeneko azken bost minutuak txarrak izan dira Arabako taldearentzat, baina lehen hamar minutuak amaitzeko 43 segundo falta zirenean puntu bakarrera hurbildu da (22-21), nahiz eta Israelgo taldeak bost puntuko errenta eskuratu duen laurden honetako azken segundoetan (26-21).

Bigarren laurdenean, Baskoniari kosta egin zaio desabantaila murriztea. Arabako taldeak zailtasunak izan ditu Maccabiren erasoko jokoa gelditzeko. Hala ere, etxeko taldeak ez du errenta handiegirik eskuratu, eta atsedenaldira heltzeko 1’10” falta zirenean, 42-41ekoa izan da emaitza, baina Maccabi Tel Aviv lau puntuko abantailarekin joan da aldageletara (47-43).

Atsedenaldiaren ostean, bi taldeei kosta egin zaie saskiratzeak sartzea eta baloi ugari galdu dituzte. Pixkanaka, hobetzen joan dira, eta lehia parekatua izan da. Aurreko bi laurdenetan gertatu bezala, hirugarrenaren amaieran ere Maccabi izan da nagusi, eta talde israeldarra aldeko 68-60ko emaitzarekin iritsi da azken laurdenera.

Amaierako hamar minutuetan, TD Systems Baskonia ez da gai izan emaitza estutzeko, eta Maccbi Tel Aviv taldeak eroso jokatu du. Israeldarrak nagusi izan dira laugarren laurdenean, baita partida osoan zehar, eta garaipenak ez die ihes egin (91-82).

Fitxa teknikoa:

91 - Maccabi Tel Aviv (26+21+21+23): Wilbekin (9), Bryant (14), Zoosman (11), Bender (8) eta Zizic (6) -hasierako taldea-, Jones (6), Hunter (14), Casspi (2), Dorsey (1), DiBartolomeo (6), Blazer (2) eta Caloiaro (12).

82 - TD Systems Baskonia (21+22+17+22): Vildoza (8), Giedraitis (12), Sedekerskis (2), Polonara (5) eta Fall (8) -hasierako taldea-, Henry (19), Jekiri (2), Peters (18) eta Dragic (8).

Epaileak: Carmelo Paternico (Italia), Uros Nikolic (Serbia) eta Mykola Ambrosov (Ukraina). Kanporaturik gabe.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;