Baskonia
Berdinketa handiena Euroligan
Euskal multzoko taldeak garaipen bateko desberdintasunarekin
ERREDAKZIOA
Caja Laboral eta Gescrap Bizkaiako multzoko taldeak txapelketako lehen faseko lehen itzulia garaipen bateko desberdintasunarekin bukatu dute.
-
Euskal derbia Euroligan. Argazkia: EFE.
A multzoan berdintasuna oso handia da. Oraingoz multzoa osatzen duten sei taldeek hamar jardunalditik bost jokatu dituzte eta bi edo hiru garaipen eskuratu dituzte.
Emaitza hauek aurrera jarraituko balute berdinketa erabatekoa izango litzateke eta puntuak erabakigarriak izango lirateke. Orokorrean taldeek etxeko neurketak irabazi dituzte eta kanpokoa galdu. Lau taldeek bakarrik lortuko dute hurrengo faserako txartela, hau da, 'Top 16'rako txartela.
Puntuetan ere desberdintasuna ez da oso handia. Talde batek ere ez, ez du 10 puntuko aldea eskuratu, ez alde, ez kontra.
Euroligako A multzoko sailkapena lehen itzulia bukatuta
Taldea IP GP BP PF PC Aldea
Caja Laboral 5 3 2 400 393 +7
Bennet Cantu (ITA) 5 3 2 374 367 +7
Fenerbahce Ulker (TUR) 5 3 2 388 389 -1
Olympiacos (GRE) 5 2 3 375 373 +2
Gescrap BBB 5 2 3 377 383 -6
SLUC Nancy (FRA) 5 2 3 410 419 -9