Baskonia
Igandean 18:00etan
Estudiantes-Caja Laboral: Konfiantza berreskuratu nahian
Erredakzioa
Reggie Williams baja da eta Heurtel, zalantza. Mirza Teletovic, Brad Oleson eta Fernando San Emeterio izango dira berriro ere Baskoniaren oinarria.
-
Caja Laboral-Estudiantes, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Asefa Estudiantesi egingo dio bisita igande honetan, 18:00etan. ACBko sentsazio onak berreskuratu nahi ditu Baskoniak eta Euroligako azken porrota ahaztu.
Reggie Williams baja izango da. Eskuineko belaunean lesioa du jokalari estatubatuarrak eta kluba ordezkoaren bila ari da dagoeneko. Thomas Heurtel, bestalde, zalantza da. Asteazkeneko Gescrap Bizkaia taldearen kontra eskuin izterrean mina hartu eta hiru minutu baino ez zituen jokatu.
Mirza Teletovic, Brad Oleson eta Fernando San Emeterio izango dira berriro ere Baskoniaren oinarria. Orain arteko puntuan %55a lortu dituzte hiruren artean.