Itxi

Baskonia

Jardunaldi bikoitza Euroligan

Baskonia vs Olinpiakos, gaur, Buesa Arenan

EITB MEDIA

Ostiralean Bartzelonari egingo dio bisita asteko bigarren neurketan. Bi partidak Radio Vitorian izango dira entzungai.

  • Fall, Euroligan

    Fall, Euroligan. Argazkia: EFE

Oso hilabete garrantzitsua du aurretik TD Systems Baskoniak, bai Endesa ligan eta bai Euroligan; 12 partida jokatu behar ditu martxoaren 3tik apirilaren 4ra arte.

Horietako 5 partida Endesa Ligakoak dira eta gainerako 7ak Europako txapelketakoak.

Dusko Ivanovicen taldeak Olinpiakos hartuko du gaur Buesa Arenan arratsaldeko 19:00etan eta ostiralean bisita Bartzelonari egingo dio bisita. Hurrengo jardunaldi bikoitza Panathinaikosen eta Anadolu Efesen aurka izango da hilaren azken astean.

12 partidetatik sei etxean izango dira eta beste sei etxetik at.

FITXA TEKNIKOA

TD SYSTEMS BASKONIA: Vildoza, Giedraitis, Peters, Polonara eta Fall --hasierako ustezko bostekoa--; Jekiri, Sedekerskis, Henry, Dragic, Raieste, Diop eta Kurucs.

OLINPIAKOS: Sloukas, McKissic, Larentzakis, Vezenkov eta Ellis --hasierako ustezko bostekoa--; Harrison, Spanoulis, Printezis, Jean-Charles, Jenkins, Christidis eta  Charalampopoulos.

Epaileak: Javor, Petek eta Trawicki.

Pabiloia: Buesa Arena.

Ordua: 19.00