Baskonia
Top16-ra sailkatzea, helburu
Cantu-Caja Laboral (71-68): Akats gehiegi
Erredakzioa
Baskoniak markagailua iraultzeko aukera izan du azkenengo laurdenean, baina Nemanja Bjlelicaren hutsegite batek Italiako taldeari eman dio garaipena.
-
Baskonia. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak ezin izan du garaipena eskuratu Cantu talde italiarraren aurka. Dusko Ivanovicen taldeak markagailua iraultzeko aukera ederra izan du azkenengo hamar segundoetan, baina Nemanja Bjelicak baloia galdu egin du 69-68koarekin eta Italiako taldeak garaipenaren saskiraketa lortu du.
Arabako taldeak partida bikain hasi du intentsitatearekin eta saskiraketa errazak lortzen eta Teletovicek ederki gidatu du Baskoniaren erasoa (12-21). Hala ere, Cantuk bigarren laureen ikaragarri egin du eta atsedenaldia baino lehen 35-30ekoa jarri du markagailuan Basileren lan onari esker.
Hirugarren laurdenean Italiako taldeak erakustaldia eman du eta Ivanovicen mutilek ezin izan dute erreakzionatu. Mazzarinok puntu garrantzitsuak lortu ditu etxeko taldearentzat eta hirugarren laurdena 52-36koarekin bukatu da. Azkenengo laurdenean eta Teletovicen gidaritzapean, Baskonia markagailuan asko hurbildu da eta garaipena eskuratzeko abagunea izan du. Hala ere, Nemnaja Bjelicak baloi erabakigarria galdu ein du eta garaipena Cantuk eskuratu du (71-68).
- Fitxa teknika:
71 - Bennet Cantu (12+23+17+19): Cinciarini (6), Mazzarino (14) Micov (6), Leunen (4), Marconatto (8)-hasierako bostekoa-, Basile (18), Markoishvili (7), Shermadini (8).
68 - Caja Laboral (21+9+6+32): Heurtel (2), Oleson (12), San Emeterio (9), Teletovic (24), Seraphin-hasierako bostekoa-, Prigioni (3), Ribas (2), Dragic (3), Bjelica (11), Dorsey.