Publizitatea
Itxi

2021/03/05

23:45

Baskonia

Euroliga

Baskoniak porrota jaso du Barçaren aurka

A. B. | EITB Media

TD Systems Baskoniak lehen laurden txarra jokatu du, eta 71-57ko emaitzarekin galdu du Euroligako 28. jardunaldiko partida.

1:41
Bartzelona-Baskonia, Euroliga
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

TD Systems Baskoniak porrota jaso du Bartzelonaren aurka (71-57) ostiral honetan jokatu duen Euroligako 28. jardunaldiko partidan. Arabako taldeak lehen laurdenean eskaini duen maila kaskarrak baldintzatu du neurketa.

Oso gaizki ekin dio norgehiagokari Baskoniak, eta Bartzelonak eroso jokatu du. Maila txarra eskaini du Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak lehen hamar minutuetan. Barçak 14-0eko partziala lortu du (18-2), eta Baskoniak lehen laurdenean sartu duen bigarren saskiratzea Fallen eskutik iritsi da. Hangaren saskiratzeari esker Bartzelonak 21 puntuko abantaila lortu du (25-4) lehen hamar minutuen amaieran.

Beste itxura bat eman du talde gasteiztarrak bigarren laurdenean. Intentsitate handiagoarekin jokatu du, eta 5-22ko partziala eskuratuta, lau puntura gerturatu da (30-36). Hala ere, Miroticek lortutako 2+1eko jokaldiari esker, Barça zazpi puntuko errentarekin iritsi da atsedenaldira (33-26).

Fallek hirugarren falta egin du hirugarren laurdenean, eta Dusko Ivanovicek atseden gehiago eman behar izan dio. Egoera hori aprobetxatu du Bartzelonak, Baskoniaren momentu ona eteteko. Bost puntuko desabantailarekin heldu da talde gasteiztarra (50-45) azken laurdenera.

Neurketako azken laurdenean, Arabako taldea ez da fin ibili erasoko jokoan eta asko kosta zaio defentsan erreboteak hartzea. Ondorioz, Barçak ia erabakita utzi du partida amaierarako hiru minutu falta zirenean (65-54). Amaieran, Baskonia galtzaile (71-57).

Fitxa teknikoa:

71. Barça (25+8+17+21): Calathes (7), Higgins (13), Abrines (5), Mirotic (18), Pustovyi (2) -hasierako taldea-, Davies (9), Hanga (9), Bolmaro (3), Smits (-), Kuric (5) eta Claver (-).

57. TD Systems Baskonia (4+22+19+12): Vildoza (-), Giedraitis (11), Sedekerskis (-), Peters (8), Fall (12) -hasierako taldea-, Jekiri (6), Henry (9), Dragic (5) eta Polonara (6).

Epaileak: Lamonica (Italia), Radovic (Kroazia) eta Majkic (Eslovenia).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;