Itxi

Baskonia

Euroleague

Olympiacos-Caja Laboral: Top-16ean sartzeko garaipenaren bila

Erredakzioa

Porrotak ez lioke talde gasteiztarrari akats gehiago egiteko aukerarik emango.

  • Caja Laboral Euroligan artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

    Caja Laboral Euroligan artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Baskoniak hiru porrot eta lau garaipen lortu ditu Europako txapelketan. Hurrengo faserako arazo gabe sailkatzeko bi garaipen lortu beharko lituzke falta diren hiru jardunaldietan. Caja Laboralek ezin izango du NBAko Goran Dragic eta Kevin Seraphinekin jokatu.

Talde greziarrak Caja Laboralek baino garaipen bat gutxiago dauka eta beraientzat ere norgehiagoka hil ala bizikoa da. Galduz gero, Olympiacosek aukera gutxi izango ditu Top-16ean sartzeko.

Dusko Ivanovicek Vladimir Golubovic kantxaratu dezake. Montenegroko jokalaria bi hilabetez egongo da Gasteizko taldean eta barne jokoa indartuko du. Orain bi urte Baskonian aritu zen eta oso ongi ezagutzen du taldearen jokatzeko sistema.

OLYMPIACOS: Lucas, Spanoulis, Papanikolaou, Antic eta Glyniadakis -ustezko bostekoa- Hynes, Howard, Kselj, Pelekanos, Gegevicius, Printezis, Mantzaris, Sloukas eta Katsivelis.

CAJA LABORAL: Prigioni, Oleson, San Emeterio, Teletovic eta Dorsey -ustezko bostekoa- Ribas, Heurtel, N.Bjelica, Williams, Golubovic eta Calbarro.

Epaileak: Fernando Rocha (POR), Tolga Sahin (ITA) eta Olegs Latisevs (LET).
Ordua: 21.00.