Itxi

Baskonia

Euroleague

Olympiacos-Caja Laboral (84-82): Porrotak zaildu egiten dio sailkapena

Erredakzioa

Euroligako hurrengo faserako sailkatzeko aukerak txikitu zaizkie gasteiztarrei. 'Basket averaga' hobetu zuten azken momentuan, baina ezin izan zioten markagailuari buelta eman.

  • Caja Laboral Olympiacosen aurka. Argazkia: EFE.

    Caja Laboral Olympiacosen aurka. Argazkia: EFE.

Hotz hasi zen neurketa eta jokalariak motel aritu ziren partida bizitzen hasi zen arte. Caja Laboral nahiko ondo kantxaratu zen eta markagailua alde jarri zuten hasieran. Olesonen eta Teletovicen puntuen laguntzari esker lehen laurdena aldeko zazpi punturekin bukatu zen (19-26).

Bigarren laurdenean talde greziarra esnatu eta Baskonia sufritzen hasi zen. Olympiacosek buelta eman zion markagailuari Spanoulisen joku bikainarekin. Errotazioak ez zuten ondo funtzionatu, defentsan arazoak izan zituen Caja Laboralek, erasoan aldiz, ondo aritu zen. Hala ere, zenbaki txarrak egin zituzten (46-41).

Neurketa irekia izan zen. Atsedenaldiaren ostean ere Teletovic giltzarri izaten jarraitu eta saskiratze andana egin zituen. Markagailua asko berdindu zen eta arabarrak irabazteko gai zirela erakutsi zuten. Goitik ere jarri ziren, baina laurdena Olympiacosen aldeko emaitzarekin bukatu zen (65-62).

Prigioni eta Teletovic jokalariak soilik agertu ziren neurketa guztian zehar, eta gainera, Golubovic eta Dorseyren faltez aprobetxatu ziren greziarrak min egiteko. Azkeneko momentuan bi taldeen arteko ‘basket averagea’ gainditu zuten, baina ezin izan zioten norgehiagokari buelta eman (84-82).

Porrotarekin talde gasteiztarra Top-16tik urruntzen da eta ez dizkio gauzak erraz jartzen Gescrap Bizkaiari.

Fitxa teknikoa

84 - Olympiacos (19+27+19+19): Katsivelis (5), Spanoulis (21), Pelekanos (3), Antic (8), Papadopoulos (5) -hasierako bostekoa-, Lucas (3), Hines (11), Printezis (11), Gecevicius (5), Papanikolaou (12),

82 - Caja Laboral (26+15+21+20): Prigioni (8), Ribas (7), San Emeterio (14), Teletovic (32), Dorsey (4) -hasierako bostekoa-, Heurtel (4), Oleson (9), Bjelica (4), Golubovic.

Epaileak: Rocha (POR), Sahin (ITA), Latisevs (LET). Teletovic kanporatuta (39 m.).