Itxi

Baskonia

Igandean Bartzelonaren aurka

San Emeteriok gorengo mailan egon nahi du Regal Bartzelonaren aurka

ERREDAKZIOA

Caja Laboralek igandeko neurketak irauten dituen 40 minutuetan intentsitatea mantendu nahi du.

  • Fernando San Emeterio Euroligako multzokako faseko bederatzigarren jardunaldian. Argazkia: EFE.

    Fernando San Emeterio Euroligako multzokako faseko bederatzigarren jardunaldian. Argazkia: EFE.

Kantabriako jokalariaren esanetan, Baskonia "topera egon behar da neurketa osoan zehar", deskonexiorik gabe. Bartzelona aurkari gogorra izango da eta Caja Laboralen hutsuneez aprobetxatuko da aldea handitzeko.

Bartzelonaren aurkako norgehiagokan talde gasteiztarraren egoera neurtu ahal izango da. Baskoniako jokalaririk baloratuaren iritziz, "norgehiagoka zaila eta bizia" izango da. Endesa Ligako liderrak partida bakarra galdu du, Caja Laboralek, aldiz, hiru.

San Emeterio Euroligaz ere mintzatu da. Multzoko faseko neurketa bakarra falta da, datorren astean Bilbao Arenan Gescrap Bizkaiaren aurka. Derbi "garantzitsua" izango da eta bere ustez, Caja Laboral "sailkapenean posturik hoberenean egoteko jokatu behar du" Top 16ean sailkatzeko.