Baskonia
Euroliga
Gescrap Bizkaia eta Caja Laboral, txanponaren bi aldeak
Erredakzioa
Katsikarisen taldeak historia egin du Top16rako txartela lortuta eta Baskonia, ordea, Europako 16 talde onenetatik kanpo geratu da estreinakoz.
Gesprap Bizkaiak historia egin zuen atzo Caja Laboral mendean hartu (77-72) eta Euroligako Top16rako txartela eskuratuta. Poza nagusi zen Bilbao Arenan behin partida bukatuta. Jokalariek bikain ospatu zuten sailkapena eta Fotis Katsikaris oso pozik agertu zen prentsaurrekoan. "Europako 16 onenen artean gaude eta horrek meritua dauka", esan zuen.
Txanponaren beste aldea Caja Laboralentzat izan zen. Estreinakoz Top16tik kanpo geratu zen Baskonia. Ivanovicen taldeak partida kaskarra egin zuen eta oso garesti ordaindu zuen. Gainera, Bennet Cantuk ezin izan zuen Fenerbahce Ulker gainditu eta Caja Laboralek ezin izan du txapelketan aurrera egin.