Itxi

Baskonia

Vildoza ordezkatuko du

Baskoniak Quino Colom fitxatu du denboraldi amaierara arte

A. B. E. | EITB Media

Andorrako joko-antolatzaileak 32 urte ditu, eta Izar Gorria taldetik iritsiko da Baskoniara. Luca Vildozak utzitako hutsunea beteko du.

  • Quino Colom

    Quino Colom, Baskoniako jokalaria. Argazkia: Saski Baskonia

TD Systems Baskoniak Quino Colom fitxatu du denboraldi amaierara arte. Luca Vildozak utzitako hutsunea beteko du Andorrako jokalariak. Akordioa, Colomek osasun-frogak gainditu ostean sinatuko dela jakinarazi du Baskoniak ostiral honetan. 

Quino Colom 32 urteko joko-antolatzailea da, eta Izar Gorria taldetik iritsiko da Baskoniara. Valentzia Basket taldetik joan zen Izar Gorrira, han Euroliga eta Liga Adriatikoa jokatzeko. Orain, Endesa Ligara itzuliko da.

Colom ondorengo orduetan iritsiko da Gasteizera eta Arabako hiriburura heldu ostean egingo ditu osasun-frogak.