Baskonia
13. jardunaldia
Gescrap Bizkaia-Caja Laboral (79-80): Baskoniaren mendekua
Erredakzioa
Fernando San Emeterioren hiruko batek, amaierarako segundo batean faltan, eman dio garaipena Ivanovicen taldeari. Kopa, urrunago Gescrapentzat.
-
Fernando San Emeterio. Argazkia: EFE
Fernando San Emeterio izan da Caja Laboralen heroia Bilbon. Kantabriarrak sartu du garaipenaren hirukoa partida bukatzeko segundo baten faltan eta Baskoniak Euroligako mendekua hartu du (79-80). Kopa urrunago du orain Gescrap Bizkaiak.
Intentsitate handia hasieratik Bilbao Arena pabiloian. Hobeto hasi da etxeko taldea, baina partida berehala orekatu da. Lehen laurdenean, 22-23.
Partida bigarrenean hoztu da, jokoa trabatu eta markagailua kostata mugitu da (lau minutu behar izan ditu). Atsedenaldian, 36-39.
Baskoniak aurkariak baino hobeto jokatu du hirugarren laurdenean eta zazpi puntuko aldearekin (53-60) ekin dio azken laurdenari. San Emeterio une egokienean agertu da.
Baina Katsikarisen taldeak 7-0eko partziala lortu du aurreneko minutuetan eta emozio itzuli da Miribillara (60-60). Jackson eta Vasileiadis gogotsu aritu dira, baina amaierarako minutu baten faltan puntu bateko errentarekin zen Baskonia. Teletovicek bi jaurtiketa libre izan ditu, baina ez du asmatu bai, ordea, Vasileiadisek. San Emeterioren hirukoak garrantzi handiko garaipena eman dio Baskoniari.
Fitxa teknikoa:
79 - Gescrap Bizkaia (23+13+17+26): Jackson (20), Blums (11), Mumbru (5), Banic (4) eta D'or Fischer (9) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (-), Grimau (2), Vasileiadis (20), Hervelle (7), Mavroeidis (1) eta Josh Fisher (-).
80 - Caja Laboral (22+17+21+20): Prigioni (18), Ribas (4), San Emeterio (11), Teletovic (24) eta Mirko Bjelica (8) -hasierako bostekoa-; Heurtel (-), Oleson (6), Nemanja Blelica (9) eta Golubobic (-).