Itxi

Baskonia

Final-laurdenak

Valentzia vs Baskonia, finalerdietarako txartela jokoan

EITB Media

Valentziarrek eta gasteiztarrek hirugarren eta azken neurketa jokatuko dute La Fontetan. Irabazlea finalerdietan izango da.

0:26
Dusko Ivanovic

Valentzia Basket eta TD Systems Baskonia taldeek Endesa Ligako final-laurdenetako hirugarren eta azken partida jokatuko dute gaur, 22:00etan, La Fontetako pabiloian.

Partida Radio Vitoria irratiaren bidez jarraitu ahal izango da, eta irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du: bertan, Real Madril zain dago.

Elkarren aurka denboraldiko zazpigarren partida izango dute gaurkoa, eta hiruna garaipen lortu dituzte orain arte; beraz, parekotasuna da nagusi. La Fontetan jokatutako lehen neurketan etxeko taldeak erdietsi zuen garaipena (87-86) eta Buesa Arenan jokatutako bigarrena Dusko Ivanovicen gizonentzat izan zen (76-65). Gaurko partidarako, baina, ez dago faboritorik.

Valentziak (2017ko txapelduna) Bojan Dubljevic edo Nikola Kalinic jokalarien puntuak behar ditu, eta Baskonian (2020ko txapelduna) oso garrantzitsua da Pierria Henry eta Rokas Giedraitis jokalarien lana.

FITXA TEKNIKOA

VALENTZIA BASKET: Van Rossom, Vives, Kalinic, Williams eta Tobey —ustezko hasierako bostekoa—; Dubljevic, Sastre, Labeyrie, Prepelic, Hermannsson, San Emeterio eta Pradilla.

TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Giedraitis, Sedekerskis, Polonara eta Jekiri —ustezko hasierako bostekoa—; Peters, Diop, Massenat, Dragic, Colom, Fall eta Kurucs.

Epaileak: Perez, Peruga eta Sanchez Sixto.

Pabiloia: La Fonteta.

Ordua: 22:00