Itxi

Baskonia

Gehiago egongo dira?

Caja Laboralek 15 jokalari erabili ditu denboraldi honetan

Erredakzioa

Matt Walsh fitxatu du berriki Gasteizko taldeak, eta Liga eta Kopa lortzen saiatuko da orain.

  • Caja Laboral - Fuenlabrada, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

    Caja Laboral - Fuenlabrada, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

Matt Walshen fitxaketarekin, 15 jokalari erabili dituCaja Laboralek denboraldi honetan. Walsh erosteko operazioa eta Joey Dorseyren irteera izan dira taldearen azken mugimenduak.

Dena den, badaude une zehatz batean Gasteizko taldearekin parte hartu badute ere orain ez daudenak. Goran Dragicen eta Kevin Seraphinen kasua da hori; NBAko lockout-a amaitu zenean, haien taldeetara itzuli behar izan zuten. Gainera, Joey Dorsey eta Reggie Williams ere aritu dira Gasteizko taldearentzat jokatzen.

Fitxaketa asko egin arren, Dusko Ivanovicek ez du orekarik lortu bere jokalarien artean. Adibide garbiena Vladimir Golubovicena da; jokalariak bi hilabeteko kontratua sinatu zuen, baina, azken bi partidetan, lau minutu baino ez ditu jokatu.