Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Real Madril-Caja Laboral (84-73): Porrota aurkari zuzenaren etxean

Erredakzioa

Ivanovicen mutilek ezin izan dute Pablo Lasoren taldearen erasoa gelditu eta Suarezek eta Reyesek neurketa erabakita utzi dute. Baskoniak ez du asmatu markagailuan lortutako aldea mantentzen.

  • Real Madril-Caja Laboral (84-73). Argazkia: EFE

    Real Madril-Caja Laboral (84-73). Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

84. Real Madril (24+18+26+16): Sergio Rodriguez (5), Pocius (12), Singler (4), Mirotic (0) eta Tomic (8) -hasierako bostekoa- Reyes (18), Carlos Suarez (17), Carroll (0), Begic (9) eta Llull (11).

73. Caja Laboral (21+20+19+13): Prigioni (8), Sam Emeterio (10), Nemanja Bjelica (7), Teletovic (14) eta Milko Bjelica (9) -hasierako bostekoa- Oleson (18), Golubovic (3), Walsh (0) eta Heurtel (4)

Real Madril nagusi izan da aurreneko laurdenean Tomicek edekri agindu baitu taula azpian. Lasoren mutilek aurrea hartu dute eta Baskonia markagailua irauli ezinik ibili da. 22-12koa jarri dute zuriek markagailuan, baina Prigionik ederki gidatu du Caja Laboralen erantzuna lehenengo laurdenaren bukaeran 24-21ekoa jartzeko.

Bigarren laurdenean norgehiagoka bizitu egin da eta Olesonek berdinketa jarri du markagailuan (24-24). Baskonia markagailuan goitik jarri da partidan aurrenekoz (30-32) Nemanja Bjelicaren hiruko bati esker, baina Suarezek Real Madrid ederki gidatu du erasoan eta atsedenladia baino lehen 42-41ekoa jarri dute merengeek.

Hirugarren laurdenean Olesonek eta San Emeteriok aurretik jarri dute Baskonia, baina Sergio Llulek eta Suarezek erakustaldia eman dute eta Madrileko taldeak abantaila handitzea lortu du. Hirugarren laurdenaren bukaeran 68-60 jarri dira Lasoren mutilak.

Azkenengo laurdenean Begicek eta Reyesek erraz agindu dute taula azpian eta neurketa erabakita utzi du Real Madrilek. Baskonia ez da markagailua iraultzeko gai izan eta azken emaitza 84-73koa izan da.