Baskonia
Igandean, 12:30ean
Endesa Ligako bigarren itzulia hasiko da asteburu honetan
Erredakzioa
Gescrapek Txus Vidorretaren Lucentum hartuko du Miribillan, Lagun Arok Obradoiroren aurka jokatuko du etxetik kanporaeta Caja Laboralek Sevillan jokatuko du Banca Civica taldearen aurka.
-
Caja Laboral-Cajasol, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Denboraldiko bigarren itzulia hasiko dute Liga Endesako hiru talde euskaldunek. Aurreneko itzulia oso berezia izan da batez ere Lagun Aro GBC talde gipuzkoarrarentzat. Sito Alonsoren mutilek Koparako txartela lortu dute eta hurrengo helburua playoffetarako sailkatzea izango da. Horretarako, etxetik kanpora Obradoiro gainditu beharko du Lagun Arok igande honetan.
Caja Laboral Baskoniak ere Koparako sailkatzea lortu du. Arabako taldeak laugarren postua du sailkapenean 12 garaipenekin eta 5 porrotekin, baina Euroligari agur esan behar izan dio multzoetako fasean kanporatuta gelditu baita. Ivanovicen mutilek Banca Civica Sevillako taldearen aurka jokatuko dute bigarren itzuliko aurreneko neurketa.
Gescrap Bizkaiak ezin izan du Koparako txartela eskuratu, baina Euroligako Top 16ean jarraitzen du. Katsikarisen taldeak zenbakiak hobetu egin beharko ditu playoffetarako sailkatzeko eta horregaitik Miribillan indartsuak izaten jarraitu beharko dute. Bilbao Basketen aurreneko aurkaria Txus Vidorretak zuzendutako Lucentum izango da.
Gescrap Bizkaia-Lucentum igandean, urtarrilak 29, 12:30ean
Banca Civica-Caja Laboral, igandean, urtarrilak 29, 12:30ean
Blusens Monbus-Lagun Aro GBC, igandean, urtarrilak 29, 12:30ean