Baskonia
Endesa Liga
Maciej Lampe laguntzeko gogoz heldu da Caja Laboralera
Erredakzioa
Poloniako pibotak (27 urte, 2,11 m) 30 zenbakia eramango du eta denboraldi honetarako eta hurrengo bietarako kontratua sinatu du.
Caja Laboralek ostegun honetan aurkeztu du Maciej Lampe pibot poloniarra (27 urte, 2,11 m). Jokalaria duela gutxi osatu da aldakako lesioa batetik, eta denboraldi honetan eta hurrengo bietan egongo da Gasteizen.
Azterketa mediko asko egin dizkiote Lamperi, Baskoniak jokalaria ondo dagoela ziurtatzeko asmoz. Izan ere, jokalariak aldaka minduta izan du azken bost hilabeteetan.
Poloniako pibota ondo entrenatzeko gogoz heldu da Gasteizera, bere egoera fisikoa hobetzeko helburuarekin. Hori dela eta, Caja Laboraleko jokalariak adierazi duenez, "hurrengo bi asteak" erabakigarriak izango dira sasoiko jartzeko.