Itxi

Baskonia

Errege Kopa

Caja Laboralek azken laurdenean kale egin eta galdu du

Erredakzioa

Baskoniak partida osoan zehar egindako lana zapuztu du azken laurdenean. Gasteiztarrek 66-57 galdu dute Bartzelonaren kontra.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Bartzelona: Huertas (2), Eidson (7), Mickeal (5), Lorbek (26), Ndong (8) --hasierako bostekoa--; Sada (5), Navarro (3), Vazquez (8), Wallace (-), Ingles (-) eta Rabaseda (2).

Caja Laboral: Prigioni (-), Oleson (2), San Emeterio (12), Teletovic (15), Lampe (10) --hasierako bostekoa--; Ribas (2), M.Bjelica (9), Heurtel (2), N.Bjelica (3) eta Walsh (2).

Caja Laboral Baskoniak ezin izan du Bartzelona azpiratu Errege Kopako finalerdietan. Gasteiztarrek partida osoan zehar egindako lana pikutara bidali dute azken laurdenean (66-57). Azken laurden horretan kamuts aritu dira Ivanovicen gizonak.

Baskoniak indartsu hasi du norgehiagoka eta Lampe poloniarrak taldea gidatu du lehen minutuetan. Hala ere, Bartzelonak erreakzionatu eta ez die gasteiztarrei markagailuan alderik hartzen utzi. Lorbekek Kataluniako taldearen erasoko jokoan ardura hartu du lehen laurden parekatuan (19-18).

Bigarren laurdenak ildo beretik jarraitu du, hau da, parekotasuna markagailuan (34-33) eta jokoan. Bi taldeek ez dute neurketa haustea lortu. San Emeteriok berebiziko garrantzia izan du bigarren laurdenean Bartzelonari eusteko.

Atsedenaldiaren ostean parekotasunak jarraitu du (48-52). Lorbekek Baskoniako saskia birrintzen jarraitu du eta Teletovicek arabarrak gidatu ditu.

Baina azken laurdenean partidako gidoia erabat aldatu da eta Ivanovicen jokalariek behea jo dute. Erasoan kale egin eta porrotarekin ordaindu dute gasteiztarrek. Erasoan kamuts aritu dira eta Bartzelonak abantaila txiki bat hartzeko aprobetxatu du. Azkenean, alde txiki horrek erabaki du neurketa.