Itxi

Baskonia

41 urterekin

Luis Scolak, agur saskibaloiari

EITB MEDIA

Argentinarrak ACB Liga bat eta hiru Errege Kopa irabazi ditu talde gasteiztarrarekin 2007. urtean NBAra joan baino lehen.

1:20
Luis Scola

Luis Scola jokalariak saskibaloia utziko duela iragarri du. Saski Baskoniako jokalari ohiak 41 urterekin agur esango dio jokatzeari eta orain bulegoko lana egingo du Italiako Pallacanestro Varese taldean.

"Gaur ez da beste egun bat Argentinako saskibaloiarentzat. Mito baten agurra baieztatu egin da. Selekzioan 22 urte eman ditu, 173 partida jokatu eta 2.857 puntu egin. Izugarrizko kirol-ibilbidea izan du eta hobeak egin gintuen. Zorte on zure proiektu berrietan, Luis Scola!", horrela agurtu egin du Argentinak Saskibaloiko Federazioak jokalaria.

Buenos Airesen jaio zen 1980. urtean eta 18 urte besterik ez zituela heldu zen Gasteizera. Baskonian laster bilakatu zen jokalari garrantzitsu eta ikono batean. ACB Liga bat eta hiru Errege Kopa irabazi zituen talde gasteiztarrarekin 2007. urtean NBAra joan baino lehen.

AEBn Phoenix Suns, Indiana Pacers, Toronto Raptors eta Brooklyn Nets taldeetan aritu zen eta ondoren Txinan eta Italian jokatu zuen ere argentinarrak.

Bere herriko selekzioarekin 'Urrezko Belaunaldi'-ko jokalaria izan zen Manu Ginobili, Andres Nocioni eta Pablo Prigioniren batera; 2004. urtean urrezko domina lortu zuten Olinpiar Jokoetan.