Itxi

Baskonia

Igandean, 18:00etan

Baskoniak Unicaja ahulduaren aurka jokatuko du

Erredakzioa

Dusko Ivanovic mutilek Malagako taldea hartuko dute Buesa Arenan. Unicajak Endesa Ligako azken zortzi partidak galdu egin ditu eta Caja Laboralek garaipena eskuratzeko aukera aparta izango dute.

  • Baskonia-Unicaja. Argazkia: EFE

    Baskonia-Unicaja. Argazkia: EFE

Ivanovicen Caja Laboral taldeak Malagako Unicaja hartuko du Buesa Arenan. Txus Mateoren mutilek Endesa Ligako azken zortzi neurketak galdu dituzte eta ahulduta etorriko dira Gasteizera.

Arabako taldeak Lagun Aroren aurka jasotako porrot mingarria ahaztu nahi du. Baskoniak 50 puntu jaso zituen lehenengo zatian eta Malagako taldearen aurka defentsa sendotu beharko du.

Montenegroko teknikariak jokalari guztiak jokatzeko prest ditu. Tomas Heurtel gripeak jota egon da, baina frantziarra guztiz sendatuta dago.

Baskoniak partida erosoa eta ikusgarria eskaini nahi die zaleei, Buesa Arena berrituan norgehiagoka kaskarrak eta aspergarriak (CAI Zaragozaren aurka, Kanaria Handiaren aurka eta Blancos de Ruedaren aurka) jokatu baititu Ivanovicen taldeak.