Itxi

2021/12/31

11:55

Baskonia

Euroliga, 18. jardunaldia

Baskonia Bartzelona liderrari nagusitu zaio Buesa Arenan (94-75)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gasteiztarrek bigarren zati bikaina jokatu dute eta hirugarren laurdenean 22 puntuko aldea ere izan dute markagailuan.

  • Baskonia taldeko Baldwin, Bartzelonako Jokubaitis jokalariarekin

    Baskonia taldeko Baldwin, Bartzelonako Jokubaitis jokalariarekin. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bitci Baskonia aise gailendu zaio etxean Bartzelona Euroligako liderrari 94 eta 75 lehiaketako 18. jardunaldiko partidan.

Gasteiztarrek bere izaera berreskuratu dute eta hirugarren laurden ia perfektua jokatu dute. 14 hiruko jaurtiketa sartu dituzte, bere maila erakusteko gai izan ez den Bartzelonaren aurka.

Baskoniako sei jokalarik 10 puntutik gora egin dituzte eta azpimarratzekoa da Rokas Giedraitisek egindako lana, 20 puntu eta bost hirukorekin. Simone Fontecchio lituaniarra era Wade Baldwin eta Steven Noch estatubatuarrak ere bikain aritu dira, bigarren zatian bereziki.

Bartzelonak hobeto hasi du partida, saskiratze gehiago eginda, eta horri esker 20 eta 23 gailendu dira lehen laurdenean.

Bigarrenean, bi taldeek joko oso fisikoa egin dute, defentsa jokoa sendotuz eta, ondorioz, erasoan arazo gehiago izan dituzte,. Atsedenaldira 40 eta 34ko emaitzarekin iritsi dira, gasteiztarrak aurretik.

Bigarren zati bikaina

Atsedenaldiaren ostean, gasteiztarrek maila onari eutsi diote eta 22 puntuko aldea ere izan dute hirugarren laurdenean. Amaierarako 10 minuturen faltan, 74 eta 54 nagusi izan dira markagailuan.

Steven Enochek azken laurdenean egindako bederatzi puntuek kataluniarren erreakzioa ekidin du. Liderra jokaldi pertsonalen bidez saiatu da, baina ezer positiborik lortu gabe. Azkenean, garaipena Baskoniak lortu du, bere zazpigarrena Euroligan, 94-75.

Fitxa teknikoa:

94- Bitci Baskonia (20+20+34+20): Granger (10), Giedraitis (20), Baldwin IV (16), Sedekerskis (-) eta Enoch (13) -hasierako boskotea-, Barrera (-), Costello (13), Peters (8), Marinkovic (-) eta Fontecchio (14).

75- Barça (23+11+20+21): Laprovittola (12), Higgins (2), Sergi Martínez (2), Mirotic (19) y Davies (4) -hasierako boskotea-, Exum (3), Sanli (13), Smits (2), Hayes-Davis (2), Jokubaitis (11), Caicedo (3) eta Nnaji (2).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;