Baskonia
Lesionatuta
Prigionik ez du Regal Bartzelonaren aurka jokatuko
Erredakzioa
Argentinako jokalariak eskuineko soingainean mina du eta ez da ostegunean Palau Blaugranan izango. Joventuten aurkako neurketan izateko zalantza izango da azken unera arte.
-
Pablo Prigioni. Argazkia: EFE
Caja Laboral taldeko Pablo Prigionik ezin izango du ostegunean Regal Bartzelonaren aurka jokatu eskuineko soinganeko mina dela eta.
Argentinako jokalariak Bartzelonara ez dela joango adierazi du gaur. Ia bi hilabete sorbaldako minarekin jokatzen daramatza Prigionik eta aste honetan atseden hartzea erabaki du Baskoniak. Helburua, "mina murriztea" da playoffak jokatzeko prest egoteko.
Xavi Pascualen mutilen aurka ez da kantxan izango Baskoniako jokalaria eta badirudi Joventuten aurka ere atseden hartu beharko duela Prigionik. Bilakaera ona bada, Fuenlabradaren aurkako norgehiagokan itzuliko da kantxara jokalari argentinarra.