Baskonia
Ostegun honetan, 20:00etan
Baskoniak liderrari bisita egingo dio finaletako oroitzapenekin
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen mutilek lan zaila izango dute Palau Blaugranan, izan ere, Prigioni eta San Emterio ez dira Bartzelonara joan.
-
Maciej Lampe neurketa batean. Argazkia: EFE
Hala ere, Dusko Ivanovicen mutilek lan zaila izango dute Palau Blaugranan, izan ere, Pablo Prigioni eta Fernando San Emterio ez dira Bartzelonara joan. Biak lesionaturik Gasteizen geratu dira. Horrela, Carlos Martinez harrobiko mutila eraman du entrenatzaileak taldea osatzeko eta Andres Nocioniri laguntzeko.
'San Eme' gabe, beti adoretsu defentsa blaugranaren aurrean, eta Prigioniren aginterik gabe, Caja Laboralek Mirza Teletovic eta Maciej Lampe sekula baino gehiago oinarri izan beharko ditu. Taulapean min egiten saiatuko dira eta Teletovicek, era berean, hiruko saskiratzeak bilatuko ditu.