Baskonia
Euroliga, 33. jardunaldia
Baskoniak agur esan dio Euroligari, Zalgirisi erraz irabazi arren (96-79)
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrak nagusi izan dira lehen laurdenetik, baina Bayern Munich taldeak Izar Gorriaren aurka lortutako garaipenak playoffetara sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu.
-
Fontecchio eta Webster, Baskonia-Zalgiris Euroligako partidan. Argazkia: Efe.
Bitci Baskoniak agur esan dio Euroligari Zalgirisen aurka garaipen gozoa lortuta. Arabarrak erraz gailendu dira, etxean, 96 eta 79. Neurketak gorabehera gutxi izan du eta etxeko taldeak lehenengo laurdenean bideratu du garaipena.
Garaipena lortu arren, gasteiztarrek ezin izango dute playoffetan jokatu, Bayern Munichek Izar Gorriari irabazi diolako.
Baskonia aurkaria baino askoz hobeto sartu da partidan, eta baloia azkar mugituz, 13 eta 2 aurreratu dira lehen bost minutuetan. Lehen laurdena 35 eta 15 amaitu da.
Bigarren laurdenean, gauzak ez dira aldatu. Aldeak handitzera egin du, Zalgiris suspertu den arte. Lituaniarrek 3 eta 16ko partziala egin dute eta atsedenaldirako markagailuan 57 eta 40ko emaitza jarri dute.
Hirugarren laurdenean gauzek ildo beretik jarraitu dute eta laugarren laurdenari 77-50ko emaitzarekin ekin dioten. Azken 10 minutuak tramite hutsa izan dira eta Baskonia erraz gailendu da 96 eta 79.
Fitxa teknikoa:
96 - Bitci Baskonia (35+22+20+19): Granger (2), Giedraitis (17), Fontecchio (11), Peters (10) y Costello (15) -haiserako boskotea-, Raieste (-), Barrera (-), Sedekerskis (11), Marinkovic (10), Enoch (18) eta Kurucs (2).
79 - Zalgiris Kaunas (15+25+10+29): Webster (5), Milaknis (8), Ulanovas (5), Cavanough (3) y Lauvernge (10) -hasierako boskotea-, Lekavicius (20), Giffey (6), Jankunas (-), Lukosiunas (12), Miniotas (1) eta Nebo (5).