Itxi

Baskonia

65-69 Bilbao Basketen aurka

Caja Laboralek Euskal Kopa irabazi du Bilbao Arenan

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen mutilek 65-69 gainditu dute finalean Gescrap Bizkaia. Playoffetan berriro arituko dira nor baino nor gehiago bi taldeak.

  • Teletovicen birrintzea. Argazkia: EFE

    Teletovicen birrintzea. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Saskibaloiko bigarren Euskal Kopa irabazi du Gescrap Bizkaia Miribillan 65-69 gaindituta. ACB Ligako playoffetako aurreneko kanporaketan nor baino nor gehiago arituko dira bi euskal taldeak, eta Baskoniak oraindik indartsuago dagoela argi eta garbi erakutsi du Bilbao Arenan.

Partidak intentsitatea eta emozioa izan du azkeneko laurdenera arte oso parekatuta joan baita. Hala ere Ivanovicen mutilek defentsa sendotu egin dute eta Katsikarisen gizonek ezin izan dituzte saskiraketak lortu une erabakigarrietan.

Arabako taldearentzat, albiste kaskarra, Andres Nocioniren lesioa izan da. Argentinako jokalariak kolpea jaso zuen lepoan eta ezin izan zuen bigarren zatia jokatu.