Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Real Madril - Baskonia finalerdietako kanporaketako partiden datak eta ordutegiak

EITB Media

Bitci Baskoniak Madrilgo taldearen aurka jokatuko du Endesa Ligako finalerdietan. Real Madrilek kantxa faktorea du alde. Kanporaketako lehen partida ekainaren 2an jokatuko da, Madrilen.

  • Baskonia

    Baskonia. Argazkia: EFE

Bitci Baskoniak Real Madril izango du aurkari Endesa Ligako finalerdietan. Kanporaketako hiru partida irabazten dituen taldeak lortuko du finalerako txatela. Madrilgo taldeak alde du kantxa faktorea.

Lehen norgehiagoka ekainaren 2an (osteguna) jokatuko da Madrilen, 22:00etan. Bigarren neurketa ere Madrilen jokatuko da hilaren 4an (larunbata), 18:00etan. Buesa Arenak hirugarren partida hartuko du ekainaren 7an, asteartean, 21:00etan.

Bi taldeetako batek ere ez baditu hiru neurketak jarraian irabazten, kanporaketako laugarren norgehiagoka Buesa Arenan jokatuko da ekainaren 9an, ostegunean, 22:00etan. Azkenik, bosgarren partidara jo behar izatekotan, kanporaketako azken norgehoagoka Madrilen izango da, hilaren 11n (larunbata), 18:00etan.

Endesa Ligako finalerdietako Real Madri - Baskonia kanporaketako partiden datak eta ordutegiak:

Lehen partida:

Ekainak 2, osteguna: Real Madril - Baskonia (22:00etan)

Bigarren partida:

Ekainak 4, larunbata: Real Madril - Baskonia (18:00etan)

Hirugarren partida:

Ekainak 7, asteartea: Baskonia - Real Madril (21:00etan)

Laugarren partida:

Ekainak 9, osteguna: Baskonia - Real Madril (22:00etan)

Bosgarren partida:

Ekainak 11, larunbata: Real Madril - Baskonia (18:00etan)