Itxi

Baskonia

Porrotaren ostean

Ivanovic: 'Gaizki defendatu dugulako galdu dugu neurketa'

Erredakzioa

"Finalerdietako neurketa bat irabazteko, eta batez ere Real Madrilen aurrean, lasaitasuna izan behar dugu", adierazi du Caja Laboraleko entrenatzaileak kanporaketako bigarren partida galdu eta gero.

  • Dusko Ivanovic Caja Laboraleko entrenatzailea. Argazkia:EFE

    Dusko Ivanovic Caja Laboraleko entrenatzailea. Argazkia:EFE

Neurketako une erabakigarrietan "gaizki defendatu dugu" eta horregatik playoffetako finalerdietako kanporaketaren bigarren partida galdu dutela azaldu du Dusko Ivanovic Caja Laboraleko entrenatzaileak. Real Madrilen aurka porrot egin zuen Baskoniak larunbatean.

"Finalerdietako neurketa bat irabazteko, eta batez ere Real Madrilen aurrean, lasaitasuna izan behar dugu. Baloiak galdu ditugu jokatu nahian, baina jokatzen jakin gabe. Hala ere, hori ez da arazoa izan, arazo nagusia neurketako une konkretu batzuetan egindako defentsa txarra izan da", adierazi du.