Itxi

Baskonia

Asteartean honetan, 20:45ean

Baskoniak Buesa Arenaren babesa nahi du abantaila hartzeko

Erredakzioa

Real Madrilen aurkako finalerdietako kanporaketan bigarren garaipena lortzeko Caja Laboraleko jarraitzaile leialen babesa espero dute Gasteizko taldearen jokalariek.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Caja Laboral eta Real Madrilen arteko finalerdietako kanporaketak kantxa aldatuko du astearte honetan eta arabarrek Gasteizko Buesa Arenaren laguntza izango dute Madrilen garaipen bakarra urratu ostean.

Real Madrilen aurkako finalerdietako kanporaketan bigarren garaipena lortzeko Caja Laboraleko jarraitzaile leialen eta pabiloi eraberrituaren babesa espero dute Gasteizko jokalariek. Horrela, kanporaketan aurretik jarri nahi dute berriro gasteiztarrek eta osteguneko partida lasaiago hartu.

Andres Nocioni kantxaratzea zail izango du Dusko Ivanovicek. Argentinako jokalariak zuntz haustura du ezker hankako bizeps femoralean. Lehen partidan hiru minutu baino ez zituen jokatu Nocionik.

Bigarren garaipena eskuratzeko aurreneko partidaren gidoia errepikatzea espero du Baskoniak. Orduan gasteiztarrak Real Madrilen erasoko joko azkarra geldiarazteko gai izan ziren.