Itxi

Baskonia

Errekorra

Howard, ACBn 20 minutu baino gutxiagoan 30 puntu sartu dituen lehen jokalaria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

18 minutu eta 56 segundo besterik ez ditu behar izan bere taldeak Casademont Zaragozaren aurka lortutako garaipenean 30 puntu lortzeko (91-79).

  • Marcus Howard.

    Marcus Howard. Artxiboko irudia: EFE

Cazoo Baskoniako Markus Howard jokalaria 20 minutu baino gutxiagoan 30 puntu sartu dituen Endesa Ligako lehen jokalaria bilakatu da igande honetan,.

Estatubatuarrak markak hausten jarraitzen du ACB Ligako lehen denboraldian eta 18 minutu eta 56 segundo besterik ez ditu behar izan bere taldeak Casademont Zaragozaren aurka lortutako garaipenean 30 puntu lortzeko (91-79).

Howard pistara sartu da lehen laurdenean, eta hiruko bat sartu du.

Baskoniaren lehen hamar puntuak bereak izan dira eta azken laurdenean beste bost sartu ditu 30 puntu lortzeko.