Itxi

Baskonia

BEDERATZGARREN TOKIAN

Baskoniak agur esan dio Euroligari

A. A. | EITB MEDIA

Zalgirisek Bayernen aurka Munichen lortutako garaipenak (80-83) play-offak lortzeko aukerarik gabe utzi du Gasteizko taldea.

  • Vanja Marinkovic, Olympiakosen aurkako partidan

    Vanja Marinkovic, Olympiakosen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Cazoo Baskoniak agur esan dio ostiral honetan 2022-2023ko Euroligari, Zalgirisek Bayern garaitu baitu 80-83ko emaitzarekin. Hala, arabarrek ostegun honetan Olympiakosen aurka galdu izanak, eta, ondoren, lituaniarrek Alemanian lortutako garaipenak sailkapena eman die Kaunasko taldeari.

Etxeko taldea aurretik iritsi da atsedenaldira Zalgiris (38-34); aitzitik, Zalgirisek hobera egin du bigarren zatian, eta, azkenean, garaipena erdietsi du, horretarako izugarri sufritu duen arren. Izan ere, amaierarako 1:46 falta zenean hamar puntuko errenta zeukan alde (68-78), baina alemaniarrak puntu bakarrera gerturatu dira (78-79 eta 80-81), eta ezustekoa ez da aparte egon. Dena den, zoritxarrez, azkenerako talde bisitariak bereganatu du garaipena, eta play-offetara igaro da sailkapeneko zazpigarren tokitik. Ondorioz, Bartzelonaren aurka lehiatuko da final-laurdenetako kanporaketan.

Baskoniak oso gertu izan du kanporaketetan sartzea lau urte geroago, baina 34. jardunaldian kanpoan geratu da, aurreko 33 jardunaldietan zortzi onenen artean egon ondoren.

Honako hauek dira Euroligako final-laurdeneteko kanporaketak:

Olympiakos-Fenerbahce

Monako-Makabi Tel Aviv

Real Madril-Partizan

Bartzelona-Zalgiris