Baskonia
New York Knicks taldean
Pablo Prigionik NBAn jokatuko du
Erredakzioa
Argentinarrak hamahiru urte eman ditu ACBn, horietatik zazpi Gasteizen. Alacanten, Fuenlabradan eta Real Madrilen ere jokatu du.
-
Pablo Prigioni (eskuina). Argazkia: EFE
Pablo Prigionik Caja Laboral utziko du eta NBAn jokatuko du datorren urtean, New Cork Knicks taldean hain zuzen ere, jokalariak berak Argentinako Ole egunkariari esandakoaren arabera.
"Une honetan ez nuen halakorik espero", adierazi du jasotako eskaintzagatik galdetu diotenean. Argentinarrak hamahiru urte eman ditu ACBn, eta horietatik zazpi Gasteizen. Alacanten, Fuenlabradan eta Real Madrilen ere jokatu du.