Baskonia
Euroliga
Baskoniak azken segundoan galdu du Real Madrilen aurka (90-89)
EITB MEDIA
Henzonjak azken jokaldian egindako hiruko batek, Pablo Lasoren taldeak merezi izan duen garaipenik gabe utzi du.
-
Real Madrid vs Baskonia Argazkia: EFE
Mario Hezonja kroaziarrak partida amaitzeko bi hamarren falta zirenean sartutako hirukoak garaipena eman dio Real Madrili (90-89) Baskoniaren aurka jokatutako Europako partida gogor eta estuan.
Pablo Lasok, talde zuriari egin dion bigarren bisitan, txalo zaparrada jaso du megafoniaz bere izena esan dutenean. Izan ere, bertako harmailak Lasok aulkian egin dituen 860 partidak eta 22 tituluak ez ditu ahaztu.
Hala ere, neurketa behin baino gehiagotan menderatu arren, Baskoniak ez du Madrilgo hiriburuan punturik eskuratu. 14 puntu, 10 errebote eta 28-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Real Madrilek hartu du neurketaren agintea 10 eta 7ko partzialarekin. Baina Baskoniak jaurtiketa askeak egin ditu 10 eta 14ko partziala ezartzeko eta aurretik jartzeko. Lehen laurdena 22 eta 21 amaitu da. Zuriek 5 puntuko errenta lortu dute, baina gasteiztarrek erantzun eta atsedenaldira aurretik iritsi dira (42-45).
Etxeko taldeak hainbat erasoko jokaldi on kateatu ditu, norgehiagokaren kontrola berreskuratuz (56-53). Defentsa onarekin, Baskoniak lidergoa berreskuratu eta hiru puntuko aldearekin iritsi da azken laurdenera (64-67). Intentsitatea mantendu egin da, Real Madrilek 10 eta 0eko partziala lortu arte, 9 puntuko abantaila eskuratuz.
Gasteiztarren azken erantzun bikain batek bi puntuko aldea eman die, baina Mario Hezonjaren hiruko batek neurketa erabaki du azken segundoan, Baskoniak Real Madrilen aurka porrota mingarria jasoz (90-89).
- Ficha teknikoa:
,- Real Madril (22+20+22+26): Campazzo (22), Rathan-Mayes (2), Musa (16), Ndiaye (3), Tavares (10), -hasierako bost jokalariak-, Llull (-), Hezonja (22), Feliz (2), Abalde (2), Hugo Gonzalez (2), Garuba (6), Ibaka (3).
- Baskonia (21+24+22+22): Forrest (19), Baldwin (4), Raieste (5), Moneke (14) y Diop (2) -hasierako bost jokalariak-, Rogkavopoulos (22), Howard (6), Samanic (10), Jaramaz (2), Hall (5).
Epaileak: Ilija Belosevic (Serbia), Milan Nedovic (Eslovenia), Rain Peerandi (Estonia).