Itxi

Baskonia

Larunbatean, 18:00etan

Caja Laboralek Endesa Ligako bere bigarren garaipena bilatuko du

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak Herbalife Kanaria Handiaren aurka jokatuko du 'Harkaitza'n, Olympiacosen aurka Euroligako aurreneko neurketa galdu ostean.

  • Lampe Olympiacosen aurka. Argazkia: EFE

    Lampe Olympiacosen aurka. Argazkia: EFE

Caja Laboralek etxetik kanpora ligako aurreneko garaipena bilatuko du, Herbalife Kanaria Handiaren aurka. Dusko Ivanovicen mutilak Olympiacosen aurka Euroligako estreinaldian galdu eta ordu gutxiren ostean izango dira ‘Harkaitza’n. Bidaia luzea eta gogorra izan da, eta Baskoniako jokalariek entrenatzeko eta atseden hartzeko aukera gutxi izan dute.

Tibor Pleiss alemaniarrak eta Taylor Rochestiek ezin izango dute neurketa jokatu, baina Milko Bjelica taldearekin joan da Kanaria Handira. Pibotak ez du Olympiacosen aurka jokatu, baina denboraldiko aurreneko minutuak joatzeko abagunea izango duela dirudi.

Endesa Ligako historian, Arabako taldeak eta Kanarietako taldeak 50 aldiz jokatu dute elkarren aurka, eta Baskoniak 39 garaipen lortu ditu. Gainera, azkenengo lau norgehiagokak Gasteizeko taldeak irabazi ditu.