Baskonia
Igandean, 12:15ean
Caja Laboralek Euroligako porrotak ahazteko abagune ederra du
Erredakzioa
Euroligako bi porrot mingarriak ahazteko Ivanovicen mutilek aurpegia aldatu beharko du. FIATC Joventutek Buesa Arenan ezustekoa ematen saiatuko da.
-
Caja Laboral-Zalgiris Kaunas. Argazkia: EFE
Tibor Pleiss Alemaniako pibota eta Taylor Rochestie joko antolatzailea lesionatuta daude, eta Ivanovicek ez ohiko jokalariei minutuak eman beharko die. Endesa Ligan Baskoniak hirugarren garaipena lortzeko aukera izango du, baina Badalonako taldeak ere hasiera sendoa izan du, eta intentsitate handiko neurketa izango da.
Gainera, Carlos Cabezasek bere 400. norgehiagoka jokatuko du, ACB Ligan. Unicajan, CAI Zaragozan eta Caja Laboral Baskonian 12 urteko ibilbidea borbilduko du FIATC Joventuten aurka.