Baskonia
Endesa Liga
Caja Laboralek Euroligako porrota ahaztu nahi du Bartzelonaren aurka
Erredakzioa
Tibor Pleiss eta Rochestie jokatzeko prest daude. Partida igandean jokatuko da Buesa Arenan, 19:00etan.
-
Oleson Euroligako partida baten. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak Bartzelona Regalen aurka jokatuko du igande honetan Buesa Arenan. Euroligako porrota ahaztea dute helburu arabarrek. Norgehiagoka, 19:00etan hasiko da.
Aurkari gogorra izango du Baskoniak. Iazko txapelduna dator Buesa Arenara, eta partida honek Caja Laboralek sortutako zalantzak argitzeko balio dezake. Euroligan eskainitako Irudia hobetu nahi dute.
Taylor Rochestie min hartuta egon da, baina sendatuta dago, eta jokatzeko prest egongo da. Pleiss ere sendatuta dagoenez, taulapeko jokoa osatuta dago. Ondorioz, Sonsecak ez du tokirik taldean. Madrildarrari Caja Laboralekin duen kontratua bukatu zaio.