Baskonia
Baskonian, 2019tik 2021era
Achille Polonara Baskoniako jokalari ohiak leuzemia du, eta ospitaleratuta dago
EITB MEDIA
Duela bi urte, hegaleko italiarrak barrabiletako minbizia izan zuen, eta ebakuntza egin zioten. 2023tik, Polonara Virtus Bolonian dabil.
-
Polonara, artxiboko irudian, Baskoniako jokalaria zela. Argazkia: EFE.
Achille Polonara Baskoniako jokalari ohiak leuzemia du, berriki diagnostikatu diotenez, eta ospitaleratuta dago, Virtus Bolonia bere taldeak astelehenean iragarri duenez. Duela bi urte, hegaleko italiarrak barrabiletako minbizia izan zuen, eta ebakuntza egin zioten.
"Azken asteetan, Achille Polonarari mediku proba gehiago egin dizkiote, eta leuzemia mieloidea diagnostikatu diote. Polonara Sant'Orsola Malpighi Boloniako ospitalean dago, eta terapia hasi da bertan", zehaztu du bere klubak; 2023az geroztik dabil Virtus Bolonian jokatzen.
Hegaleko italiarra 2019tik 2021era bitartean ibili zen Baskonian. 2023ko urrian, ebakuntza egin zioten, barrabiletako minbizia baitzuen; aurreko hilabetean, bere selekzioarekin, Munduko Txapelketa jokatu zuen.