Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Toussaintek Araskin jokatuko du 2025-2026 denboraldian

EITB Media

Kutxabank Araskik Dominique Toussaint fitxatu du datorren sasoirako. Spar Kanaria Handia taldetik heldu da Gasteizera. Hegaleko eta eskolta postuaetan joka dezake.

  • Dominique Toussaint

    Dominique Toussaint. Argazkia: Araski

Kutxabank Araskik Dominique Toussaint fitxatu du 2025-2026 denboraldirako.Dominikako jokalariak eskolta eta hegaleko postuetan jokatzeko gaitasuna du. Hala, bada, Gasteizko taldeak zazpi jokalari ditu baieztatuta jada datorren sasoirako.

2024-2025 denboraldian Toussaint jokalari garrantzitsua izan da Spar Kanaria Handia taldean. Dominikek 11,1 puntu eta 2,6 errebote lortu ditu batez beste Endesa Ligako 29 partidatan.

1998ko uztailaren 16an jaio zen Estatu Batuetan eta High Schoolen eman zituen lehen urratsak. Gero, Virginiako Unibertsitatean jokatu zuen NCAAn. Virginian lau urte eman ostean, Alemaniako Eisvogel USC Freiburgen ekin zion bere ibilbide profesionalari. 2021ean Badalonako Joventutek fitxatu zuen Emakumezkoen Challenge Ligan jokatzeko. Bi denboralditan, erreferentea izan zen Kataluniako taldearentzat, ligako jokalari onentsuena izateaz gain. Ondoren, Bembibrera joan zen, eta han egin zuen debuta Endesa Ligan. Leoneko taldea mailaz jaitsi zen, eta orduan fitxatu zuen Spar Kanaria Handiak.