Itxi

Saskibaloia

2025eko Eurobasketa

Zilar krudela Etxarrirentzat Espainiarekin Eurobasketeko finalean

AGENTZIAK | EITB

Mariona Ortizek eta Alba Torrensek baloia galdu dute azken jabetzan, eta akats horrek Antonia Delaereren garaipenaren saskiratzea ahalbidetu du amaieratik bost segundora.

  • Irati Etxarri Belgikaren aurkako finalean. Argazkia: EFE

    Irati Etxarri Belgikaren aurkako finalean. Argazkia: EFE

Espainiako emakumezkoen saskibaloi selekzioak, Irati Etxarri nafarrak jokatzen duenak, galdu egin du Belgikakoaren aurka (65-67) 2025eko Eurobasketeko finalean, azken laurdenean 12 puntuko errenta galdu ondoren.

Mariona Ortizek eta Alba Torrensek baloia galdu dute azken jabetzan, eta akats horrek Antonia Delaereren garaipenaren saskiratzea ahalbidetu du amaieratik bost segundora. Belgikak 0-14ko partziala lortu du azken hiru minutuetan, eta Espainia bere bosgarren Eurobasketik gabe utzi du.