Itxi

Saskibaloia

Jokalari berria

Kutxabank Araskik Mireya Sanz fitxatu du

EITB MEDIA

Azken sasoi honetan, Baloncesto Torrelodones taldeko junior mailako liderra izan da. Orain, datorren bi denboraldietarako kontratua sinatu du.

  • Mireya Sanz, Kutxabank Araskiko jokalaria

    Mireya Sanz, Kutxabank Araskiko jokalaria

Mireya Sanzek Kutxabank Araskin jokatuko du, eta denboraldi berrirako proiektuko zortzigarren jokalaria da. Baloncesto Torrelodones taldetik dator, eta datozen bi sasoietarako sinatu du Gasteizko klubarekin.

Sanz (2007/03/26) Majadahondan hasi zen saskibaloian jokatzen; ondoren, Baloncesto Torrelodonesko harrobiarekin bat egin zuen. Han, kadete mailan hasi eta berehala izan zuen junior mailara gora egiteko aukera.

Azken urtean, gazte madrildarra Baloncesto Torrelodonesko junior mailako liderra izan da. Espainiako Txapelketan, brontzezko domina eskuratu zuen Spar Gran Canariaren aurka partida bikaina jokatuta: 27 puntu eskuratu zituen. Mireya txapelketako jokalari nabarmenenetako bat izan zen, 13 puntu sartzeaz gain, 3,9 errebote jaso eta 1,7 asistentzia eginda.