Itxi

Saskibaloia

Deialdia

Dario Brizuela eta Xabi Lopez-Arostegui, Eurobasketa jokatzeko deialdian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sergio Scariolo Espainiako selekzioko hautatzaileak abuztuaren 27tik irailaren 14ra jokatuko den Eurobasket txapelketa prestatzeko biran parte hartuko duten 15 jokalariren izenak jakinarazi ditu asteazken honetan.

  • Dario Brizuelaren artxiboko irudia

    Dario Brizuelaren artxiboko irudia

Sergio Scariolo Espainiako saskibaloi hautatzaileak Dario Brizuela eta Xabi Lopez-Arostegui sartu ditu Eurobasket 2025 txapelketa prestatzeko birarako egindako deialdian. Brizuelak zein Lopez-Arosteguik iazko Olinpiar Jokoetan hartu zuten parte, biek ere Espainiako selekzioarekin. Orduan, multzoen fasean lehiatik kanpo geratu ziren, Kanadaren aurka galduta.

Letonian, Zipren, Finlandian eta Polonian jokatuko dute Eurobasket 2025, abuztuaren 27tik irailaren 14ra. Scariolok txapelketa prestatzeko Gira Imperium Nostrum biran izango diren 15 jokalarien izenen berri eman du asteazken honetan. Uztailaren 28an ekingo diote prestaketari, eta honako jokalari hauek deitu ditu: Alberto Abalde (Real Madril), Sergio De Larrea (Valentzia Basket), Eli John Ndiaye (Real Madril) Joel Parra (Barça), Josep Puerto (Valentzia Basket), Yankuba Sima (Unicaja) eta Santi Yusta (Casademont Zaragoza) dira nobedadeak, Olinpiar Jokoetako multzoarekin alderatuta.

Bestetik, Santi Aldama (Memphis Grizzlies), Dario Brizuela (Barça), Lorenzo Brown (Panathinaikos), Alberto Diaz (Unicaja), Juancho Hernangomez (Panathinaikos), Willy Hernangomez (Barça), Xabi Lopez-Arostegui (Valentzia Basket) eta Jaime Pradilla (Valentzia Basket).