Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Araskik Isabela Quevedo fitxatu du, barneko jokoa sendotzea helburu

EITB

Benficatik iritsi da euskal taldera, Portugaleko Ligatik; txapelketa horretan, Jokalari Gazte Onenarentzako Saria eman zioten, eta finaleko jokalaririk onena izendatu zuten. Kubako selekzioarekin internazionala da, eta, une honetan, Brasilen dabil, Sampaio Basquete taldean.

  • Isabela Quevedo Benficatik iritsi da Araskira. Argazkia: Kutxabank Araski.

    Isabela Quevedo Benficatik iritsi da Araskira. Argazkia: Kutxabank Araski.

Kutxabank Araskik Isabela Quevedo fitxatu du, barneko jokoa sendotzea helburu, ostegunean Gasteizko klubak iragarri duenez. Quevedo Benficatik iritsi da euskal taldera, Portugaleko Ligatik,alegia; txapelketa horretan, Jokalari Gazte Onenarentzako Saria eman zioten, eta finaleko jokalaririk onena izendatu zuten. Kubako selekzioarekin internazionala da, eta, une honetan, Brasilen dabil, Sampaio Basquete taldean.

2024-25 denboraldian, Quevedo, 21 urtekoa bera, Portugaleko Ligan eta Eurokopan aritu zen; Portugaleko txapelketan 27 partida jokatu zituen, eta, neurketako, 13 puntu sartu eta 8,1 errebote hartu zituen, batez beste; Eurokopan, kantxaratu zen sei norgehiagoketan, 10,3 puntu egin eta 6,5 errebote harrapatu zituen.

Made Urieta Araskiko entrenatzailearen iritziz, "etorkizun handiko jokalaria da, talentua du, eta berehalako ekarpena egingo digu. Oso fisikoa da, trebea erreboteak hartzeko, eta mugikortasun handia du, kontuan izanik oso handia dela. Kanpotik, ona da jaurtiketetan, eta baloia lurrera botatzeko gaitasuna du".