Itxi

Saskibaloia

Gasteizen 12:00etan

Astelehenean, Kopako zozketa

Erredakzioa

Santa Maria Katedralean egingo dute. ACB Kopa Gasteizen jokatuko da otsailaren 7tik 10era artean.

  • Mumbru-Nocioni

    Caja Laboral Baskonia eta Uxue Bilbao Basket Errege Kopan izango dira. Argazkia: EFE

Saskibaloiko Errege Kopa Gasteizen jokatuko da datorren otsailaren 7tik 10era artean, eta zozketa astelehen honetan, urtarrilaren 14an, egingo da Gasteizeko Santa Maria Katedralean.

Endesa Ligan jardunaldi bat falta da lehen iztuliari amaiera emateko, eta lehen itzuliaren amaieran sailkapeneko lehen zortzi postuetan dauden taldeak sailkatzen dira Errege Kopara. Real Madril, Caja Laboral, Valentzia Basket eta Herbalife Gran Canaria taldeek ziurtatuta dute sailkapena, eta zerrendaburu izango dira.

Uxue Bilbao Basket eta CAI Zaragoza ere, sailkatuta daude. Bi txartel geratzen dira jokoan oraindik, eta asteburu honetan erabakiko da zein taldek osatuko duten 2013ko Errege Kopa. Bartzelonak eta Blusens Mombusek dituzte Kopara sailkatzeko aukera gehien, baina Asefa Estudiantesek eta Unicajak ere aukerak dituzte.

Gasteizeko Udaletxeko, Arabako Foro Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, eta ACBko ordezkariak izango dira zozketan. Endesa Ligako jokalriak hauek ere Gasteizen egongo dira astelehenean: Sergio Rodriguez (Real Madril), Maciej Lampe (Caja Laboral), Pau Ribas (Valentzia Basket), Xavi Rey (Herbalife Gran Canaria), Pablo Aguilar (CAI Zaragoza), eta Predrag Savovic Uxue Bilbao Basketeko presidentea. Zozketan egongo diren jokalarien serenad, sailkapena lortzen duten bi taldeetako jokalari banak osatuko dute.